martes, 2 de noviembre de 2010

Teknologia Berrien eragina gure gizartean.

Teknologia berriek eragin handia dute gure gizartean, gaur egun gizakien eta teknologien arteko eragina gero eta handiagoa delako; hau da, informazioa jasotzeko eta bidaltzeko modu eraginkorratzat eta normaltzat hartzen delako.
TTBB-ak globalizazioa ekarri dute ere, hau da Mundu osoan geroz eta merkatu, sistema produktibo, teknologiko, komertzial eta finantzario gehiago integratzen dituen prozesua ekarri dute.

Ez da beharrezkoa teknologia berrien garrantzia azpimarratzea. Garbi
dago, teknologia berrien erabilera orokorrak zuzeneko eragina izango
duela edozein komunitateren kudeaketan eta funtzionamenduan, baita
bertako harreman ereduetan ere. Hezkuntzan ere bere eragin nabaria du; gaur egungo ikasleek Teknologia Berriak erabiltzeko baliabide errazagoak eta hobeagoak dituzte, baina irakasleek ikasleak lagundu behar dituzte informazioa ondo aukeratzen teknologia berrien erabilera ona egin dezaten.

Beraz, esan dezakegu teknologia berriek eragina handia dutela gure gizartean, komunikatzeko modua batez ere aldatu dutelako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario