martes, 16 de noviembre de 2010

Eten digitala

Eten digitala web-era sartzeko aukera duten pertsona, instituzio, gizarte edo herrialdeen eta aukera ez dutenenen arteko desberdintasuna da. Beraz, eten digitala eskubide desberdintasuna bezala uler daiteke, non web-a erabiltzeko aukera ez duten pertsonak alde batera geratzen diren; informazioa, ezagutza eta hezkuntzara heltzeko aukera ez dutelako.

Eten digitala internetera sarbidea duten eta ez duten pertsonen arteko diferentzia (ekonomikoa, soziala, …) da, hau da Bilbon aukera gehiago ditugu internetera sartzeko 3.munduko herrialde batekin konparatzen badugu (eten digitala, eten soziala moduan ulertua).

Hori dela eta, mundu digitala erabiltzean edo bertan parte hartzeko aukera ez duten pertsonek, baztertuak izaten dira ez dutelako aukerarik beste mundu zabalarekin erlazioa izateko. Hau arazo bat izango litzateke gizartearen barruan desberdintasunak eta esklusio sozialak sortu ahal dituelako (banaketa jendearen artean).

Testuaren autorearen arabera ere ez dago eten digital bakarra, hauei buruz ere hitz egiten du: politikoa, hezkuntzakoa, belaunaldien artekoa, hizkuntzari buruzkoa, irakaslearena eta ikaslearena; eta psikologikoa (ondorio moduan agertzen dira leku guztietan ez delako berdin erabiltzen, herrialde guztiek ez baitituzte erraztasun bide berdinak izaten).
Hala eta guztiz ere, desberdintasun horiek ez dira bakarrak; hezkuntzen ere, etena ikus dezakegu. Hau ez gertatzeko, alfabetatze digitala lortu beharko genuke gure umeekin. Eskola izango da alfabetatze digitalaren bitartekari, ikasleak teknologia berriak erabiltzeko gaitasuna lortzeko, jarrera baikorrak eta aktiboak izateko hauekin lan egiterako orduan eta euren mezuak eta erabiltze beharrak ebaluatzeko modua eskuratzeko.

Genero etena, emakumeek jasotzen duten bazterketa soziala, ere agertzen da, gizonen TTBBen erabilera emakumezkoena baino handiago delako. Horregatik, eskolaren papera ere oso garrantzitsua dela esan dezakegu agertzen diren banaketak desagerrarazi ditzakeelako. Izan ere teknologia berriek dituzten papera gaur egungo gizartean guztiz garrantzitsuak dira.

Hau guztiari erantzun bat ematea ez da erraza, baina eskolan puntu hauek eta gehiago lantzen baditugu gizartea alda dezakegu azpitik hasiz, hau da umeak heziz (hezkuntzaren garrantzia).

No hay comentarios:

Publicar un comentario