martes, 16 de noviembre de 2010

Blogen aplikazio didaktikoak

Aurten Teknologia Berriak irakasgaia lantzen ari gara, eta hemen ikus dezakegu zein garrantzitsuak diren gure eguneroko bizitzan edozertarako. Hezkuntzari lotuta batez ere ikusten dugu teknologia berriak erabili ahal ditugula, eta kasu honetan ikasleen eta irakasleen erlazioak honi esker ere mantendu ahal direla ikus dezakegu.

Gure kasuan blog bat landuz, irakaslearekin hobetu erlaziona gaitezela ikusi dugu, eta gainera gure ikaskideekin hitz egin dezakegu klaseetatik kanpo, hau da erlazioak mantentzeko modu ezin hobea dela ikusi dugu. Bloga erabiliz aparte emaila, internet … erabili ahal dugu gure ikasleekin. Guzti hau erabiliz teoria ikusteaz aparte praktika ere egin dugu eta hau oso metodo interesgarria iruditu zait, bai unibertsitatean, baita Haur eta Lehen Hezkuntzan lan egiterako orduan ere.

Gaur egun erraztasun handiak lortzeaz gain, aurrerapen bat lortuko genuke eta gizarteratze bat gertatuko litzateke (erlazio estuagoak) eta teknologien garrantzia handia ikus dezakegu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario