martes, 30 de noviembre de 2010

Eskola 2.0 eta Arbela Digitala.

Testu honetan eskola 2.0ren definizioa eta ezaugarriak , eta hezkuntzan betetzen duten funtzioa eta eragina agertzen da; Arbel digitalen agerpena ere kontutan izaten du.

Eskola 2.0ri buruz hitz egiten da batez ere. Izan ere, honen ezaugarriak, gizartean izaten duen eraginari ... buruz hitz egiten du. Bigarren hezkuntzako ikasleek, arbela digitalekin eta ordenagailu bana erabiliz lan egin beharko luketela uste du autoreak. Irakasleak ere bere ordenagailu propioa izango du; hau da, teknologia ikastetxeetatik banatzea eta azpiegiturak sortzea, hardware, software … eta horrelako kontzeptuak ezagutzea ikastetxe guztiek prozedura bera erailtzeko eta ulertzeko.

Ikastetxeek teknologia berriak erabiliz funtzionatuko lirateke kasu honetan. Klase tradizionalak transformatzean datza, arbel digitalak ezarrita dauzkaten ikasgela digitalak bihurtuz. Aipatzekoa da, sistema honetan irakasleek nahiz ikasleek ordenagailu eramangarri pertsonala jasotzen dutela.

Hala ere, badaude honen kontra agertzen diren beste hainbat aditu, berrikuntza edo sistema berri honek ez du irakaskuntza/ikaskuntzaren kalitatea hobetzen, hauen ustez garrantzitsuagoak diren eta kontutan hartu behar diren beste hainbat faktore agertzen direlako, adibidez: irakasleen formazioa eta motibazioa, aplikatutako metodologia, ez daudela laguntza didaktikoak … Gauza guzti horiek ez gertatzeko, autoreak irakaslearen formakuntza, motibazioa, erabilitako metodologia, ikastetxearen inplikazio maila eta TTBB curriculumean barneratzea beharrezkoa izango zela uste du. Beste batzuk hala ere esten dute eskola 2.0 sortu dela merkatu-arazoak modu batean konpondu ahal izateko, hau da gobernuak asmatutako negozio bat dela. Autoreak esaten duen moduan, adimena garatzeko eta baloreen trukea egiteko erabili beharko litzateke.

Jordi Adell – ek (2009) esaten duen moduan, “la enseñanza 2.0 no debería plantearse como negocio, sino como oportunidad de cambio de valores respecto al conocimiento, el proceso de aprendizaje, la metodología y el compartir materiales y recursos.”

“Si la 'escuela 2.0' es hacerles comprar a los padres ordenadores portátiles para sus hijos a 10 € al mes (con Windows Vista), poner en todos los centros una wifi como las que ahora hay en algunos, escanear los libros y mantenerlos en un servidor de la editorial a trocitos para que nadie se los baje y los distribuya gratis por la red y poner una pizarra digital para proyectar el PowerPoint que le da la editorial al profesor sobre el tema 8… conmigo que no cuenten. Tendremos ladrillo, sol y paella para años.”


”Arbela digitalari dagokionez” Proiektu honen proposamena ikasleek denok ezagutzen dugun arbela tradizionala erabili beharrean, arbela digitala erabiltzea izango litzateke.

Alde batetik ados nago agertzen diren hainbat ideiekin, badirudielako azkeneko urteotan ordenagailuen kontua kontsumismo hutsean bihurtu dela; baina ala ere, hezkuntza modu dibertigarriago, motibagarriagoak eta dinamikoak eskaintzeko modu bat izango lirateke. Eskola 2.0k, honen arabera, kontsumoarekin erlazio handiagoa duela esaten du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario