domingo, 12 de diciembre de 2010

Delicious-eko orrialdeak

Delicious nahi dugun informazioa gordetzen eta bilatzen du. Bertan, zure nabigatzailearen orri gogokoenak gorde ditzakezu, beste momentu batean erabili ahal izateko. Hau da zuk nahi dituzun web orri interesgarriak edota erabilgarriak orri bakar batean bildu ditzakezu, gero link bati klick eginez nahi duzun orri horretara ailegatzeko. Beraz, irakasleak izango garenez, hainbat orrialde gorde ditut deliciusen, irakaskuntzarekin erlazionatuta daudenak, hainbat material didaktiko, euskarazko ariketak, jolas desberdinak, hezkuntza baloreak sustatzeko orrialdea …

Erabaki ditudanen artean, nire gogokoena, “Hipilagun” deitzen den orrialdea da, non Hipi proiektuaren laguntzaile bezala aurkezten duen bloga agertzen zaigu, bertan immigranteei laguntzeko hainbat ariketa, bideo... agertzen dira. Horretaz aparte hainbat etiketa sartu ditu, alfabeto desberdinekin, asteko egunekin, koloreekin, zenbakiekin... Gero materialak, munduko argazkiak, web orrialdeak, liburuak... batzen ditu laguntza emateko. Nire ustez gaur eguneko errealitatea da hau, gure klasean immigranteak izango ditugu, beraz orrialde hau guztiz baliagarria izango zaidala uste dut.

Gustatu zaidan beste orrialde bat, hezkuntza: berdintasuna, baloreak, bakea … izan da. Bertan, hezkuntza baloreak irakasteko laguntza aurkezten du, educación en valores, e intercultural, para el desarrollo, para el medio ambiente, para la ciudadanía, para la convivencia, para la igualdad, para la paz, para la salud, para prevenir la violencia, sexual y afectiva, escuela 2.0... lantzeko informazioa eta ariketak eskaintzen ditu. Gaur egun, gure ikasleei eskaintzen diegun baloreak garrantzia handia daukate, beraz orrialde honekin, aukera handia dugu, hainbat ariketa desberdin egiteko, ideia guzti hauek lantzeko.

Aukeratutako beste web orrialde hau material didaktikoak biltzen dituena da, bertan material didaktikoak, kanpaina materialak, erakusketan eta ikus-entzunezko materiala. Bilaketa azkarra eta bilaketa sinplea egiteko aukera eskaintzen du. Hau aukeratu dut, batez ere, material mota asko biltzen dituen orrialdea delako, eta dudak edo zailtasunak izanez gero ariketa bat egiterako orduan, hemen ideia desberdin asko biltzen ditu irakaslea laguntzeko. Irakaslea laguntzeko egokia dela deritzot.

Azkenez, guk sortutako bloga sartuko dut, wikia egiterako orduan, lagungarri egin zitzaigulako blog erreal batekin lan egitea. Beraz, euskararen sustapenarako balio zitzaigun bloga eraiki genuen, gure etorkizun hurbilean erabili ahalko duguna.

No hay comentarios:

Publicar un comentario