martes, 26 de octubre de 2010

Prometeus- La revolución social de los medios



Bideoaren hasieran gizakia Jainkoa dela esaten du: gauza guztietan dagoelako eta dakizkielako, horrexegatik Prometeus munduaren aurkezpena izango litzateke. Bideo honetan landu den gaia interneteko komunikabideen iraultza izan da, lehengo autoreen eskubideak, irratia, telebista eta irratia alboratu egiten dira. TIVO izeneko web-eko telebista berria, irrati berriak... sortzen ari dira. Izan ere, jende pilaren botere handia dela eta irudi berri bat sortzen da: Prosumer izenekoa; informazio sortzaile eta kontzumitzailea.
Beraz, etorkizuna digitala izango da eta honen ustez komunikabideak digitalizatuko dira, non pertsonak dohainik konektatuko diren gizakiengan eragina izanez.

2011 urterako iragarkizun inbertsio gehienak interneten egingo dira,gero egunkari eta telebista konpainiak desagertuko dira, “digital terrestre”-a alboratuko da eta irratia Internetera mugituko da. Digitalizazioa planteatzen digu.

Autoreen eskubidea ilegala egingo dela aipatzen da ere, eta memoria komertziorako objektu arrunta bihurtuko da. Hori guztia dela eta, bizitza birtuala merkatu handiena izango da, non esperientzia errealitate berria izango den. Nire ustez honaino ailegatzea gizakien erlazio zuzenak suntsituko lituzke, merkaturik handiena hau balitz ez baikenuke kalera irten beharra gure nahiak asetzeko.

Nire ustez, internet-ek izan duen eragina edozein esparrutan oso garrantzitsua dela deritzot. Sareari esker, milioika pertsonek nahi duten informazio guztia eskuratzeko aukera dute: modu azkarrago eta errezago batean. Internet-ek erraztasun handiak eskaini digu (berehalakotasuna...), baina hala ere komunikabide tradizionalak, ez lirateke alde batera utzi behar jendearen erlazioak naturalagoak izan daitezen eta tradizionaltasun puntu hori ez galtzeko.

Eskoletan teknologia berriak sartzea ikasleentzat ona izango litzatekeela uste dut, baina, hala ere gehiegi pasatu gabe. Ikasleek informazio gehiagoren aurrean egongo dira eta horrexegatik irakasleen papera funtsezkoa izango da: informazioa tratatzen eta hautatzen lagundu behar dituzte ikasleak. Umeek ezin dute edozein gauza ikusi, eta informazio ona eta erreala, txarra eta faltsuagatik desberdindu beharko dute.
Teknologiak aurrera pasu bat suposatzen dute, baina nire ustez neurri batean erabili beharko lirateke beti, gizakien erlazioak ere garrantzia handia dutelako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario