sábado, 16 de octubre de 2010

Zer da web 2.0?

Web 2.0 zer den ikus dezazuen honako hau idatzi dut.

Web 2.0 O'Reilly Mediak 2004. urtean erabiltzaileen parte hartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da. Termino honen erabilerarekin, Interneten bigarren generazioa dela esan nahi da. Talde honetan sailkatu daitezke webgune sozialak, komunikaziorako tresnak eta folksonomiak, erabiltzaileen artean lankidetza eta informazioaren elkartrukatze azkar batean oinarritzen direlarik.

Webaren oinarrizko kontzeptua (testuinguru honetan Web 1.0 deitua) aldiro eguneratzen ez ziren HTML web gune estatikoak ziren. Zentzu horretan, puntu com garaiko web guneen arrakasta dinamikoagoak ziren web orrietan oinarritzen zen (batzuetan ere Web 1.5 deituak), non CMSak HTMLan oinarritutako instat batean sorturiko web guneak eguneratutako datu base batetik sortzen zituzten. Bi kontzeptu horien helburua hitak (bisitak) eta itxura estetikoa kontuan hartzeko faktoreak ziren.
Web 2.0 kontzeptuaren bultzatzaileek webaren erabilpena gizarte sareak eta elkarrenganako kolaboraziora zuzendua dagoela uste dute, halaber, gizarte sareak sortutako edukien etekin edo informazioak aprobetxatu ditzaketelarik web gune interaktibo eta bisualki erakargarriak sortzeko. Alegia, web gune tradizionalekin alderatuz, Web 2.0 orrietan erabiltzaileen bilgune funtzioa nabarmenagoa da.

Bere teknologia konplexua da eta etengabeko eboluzioan darrait, baina bere barnean hauek aipatu daitezke: zerbitzariaren softwarea, edukien sindikazioa, mezuen protokoloak, estandarretan oinarritutako nabigatzaileak eta bezeroentzako aplikazio anitzak. Webgune bat Web 2.0ko teknologiak erabiliz eraikia dagoela esan daiteke.

Gaur egun, web 2.0 izugarrizko eragina izan du bai gure ingurune hurbilean, bai hezkuntzan. Eskolan adibidez, edozein ume erabiltzen du web 2.0, edo erabiltzen ikasiko du, guztiz beharrezkoa delako.Gainera,ikastetxetan ikasleek informatika ordua dute, bere funtzionamendua nolakoa den ikus dezaten, eta etorkizun batean ondo baino hobeto erabil dezaten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario