martes, 26 de octubre de 2010

Prometeus- La revolución social de los medios



Bideoaren hasieran gizakia Jainkoa dela esaten du: gauza guztietan dagoelako eta dakizkielako, horrexegatik Prometeus munduaren aurkezpena izango litzateke. Bideo honetan landu den gaia interneteko komunikabideen iraultza izan da, lehengo autoreen eskubideak, irratia, telebista eta irratia alboratu egiten dira. TIVO izeneko web-eko telebista berria, irrati berriak... sortzen ari dira. Izan ere, jende pilaren botere handia dela eta irudi berri bat sortzen da: Prosumer izenekoa; informazio sortzaile eta kontzumitzailea.
Beraz, etorkizuna digitala izango da eta honen ustez komunikabideak digitalizatuko dira, non pertsonak dohainik konektatuko diren gizakiengan eragina izanez.

2011 urterako iragarkizun inbertsio gehienak interneten egingo dira,gero egunkari eta telebista konpainiak desagertuko dira, “digital terrestre”-a alboratuko da eta irratia Internetera mugituko da. Digitalizazioa planteatzen digu.

Autoreen eskubidea ilegala egingo dela aipatzen da ere, eta memoria komertziorako objektu arrunta bihurtuko da. Hori guztia dela eta, bizitza birtuala merkatu handiena izango da, non esperientzia errealitate berria izango den. Nire ustez honaino ailegatzea gizakien erlazio zuzenak suntsituko lituzke, merkaturik handiena hau balitz ez baikenuke kalera irten beharra gure nahiak asetzeko.

Nire ustez, internet-ek izan duen eragina edozein esparrutan oso garrantzitsua dela deritzot. Sareari esker, milioika pertsonek nahi duten informazio guztia eskuratzeko aukera dute: modu azkarrago eta errezago batean. Internet-ek erraztasun handiak eskaini digu (berehalakotasuna...), baina hala ere komunikabide tradizionalak, ez lirateke alde batera utzi behar jendearen erlazioak naturalagoak izan daitezen eta tradizionaltasun puntu hori ez galtzeko.

Eskoletan teknologia berriak sartzea ikasleentzat ona izango litzatekeela uste dut, baina, hala ere gehiegi pasatu gabe. Ikasleek informazio gehiagoren aurrean egongo dira eta horrexegatik irakasleen papera funtsezkoa izango da: informazioa tratatzen eta hautatzen lagundu behar dituzte ikasleak. Umeek ezin dute edozein gauza ikusi, eta informazio ona eta erreala, txarra eta faltsuagatik desberdindu beharko dute.
Teknologiak aurrera pasu bat suposatzen dute, baina nire ustez neurri batean erabili beharko lirateke beti, gizakien erlazioak ere garrantzia handia dutelako.

jueves, 21 de octubre de 2010

Estekak (loturak) sartzeko aprobak

Post honetan ikusiko dugu nola sartu lotura bat idazpen batezn. Horrela, hemen Klick egiten EHU-ko web orrialdera salto egingo dugu.

sábado, 16 de octubre de 2010

Zer da web 2.0?

Web 2.0 zer den ikus dezazuen honako hau idatzi dut.

Web 2.0 O'Reilly Mediak 2004. urtean erabiltzaileen parte hartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da. Termino honen erabilerarekin, Interneten bigarren generazioa dela esan nahi da. Talde honetan sailkatu daitezke webgune sozialak, komunikaziorako tresnak eta folksonomiak, erabiltzaileen artean lankidetza eta informazioaren elkartrukatze azkar batean oinarritzen direlarik.

Webaren oinarrizko kontzeptua (testuinguru honetan Web 1.0 deitua) aldiro eguneratzen ez ziren HTML web gune estatikoak ziren. Zentzu horretan, puntu com garaiko web guneen arrakasta dinamikoagoak ziren web orrietan oinarritzen zen (batzuetan ere Web 1.5 deituak), non CMSak HTMLan oinarritutako instat batean sorturiko web guneak eguneratutako datu base batetik sortzen zituzten. Bi kontzeptu horien helburua hitak (bisitak) eta itxura estetikoa kontuan hartzeko faktoreak ziren.
Web 2.0 kontzeptuaren bultzatzaileek webaren erabilpena gizarte sareak eta elkarrenganako kolaboraziora zuzendua dagoela uste dute, halaber, gizarte sareak sortutako edukien etekin edo informazioak aprobetxatu ditzaketelarik web gune interaktibo eta bisualki erakargarriak sortzeko. Alegia, web gune tradizionalekin alderatuz, Web 2.0 orrietan erabiltzaileen bilgune funtzioa nabarmenagoa da.

Bere teknologia konplexua da eta etengabeko eboluzioan darrait, baina bere barnean hauek aipatu daitezke: zerbitzariaren softwarea, edukien sindikazioa, mezuen protokoloak, estandarretan oinarritutako nabigatzaileak eta bezeroentzako aplikazio anitzak. Webgune bat Web 2.0ko teknologiak erabiliz eraikia dagoela esan daiteke.

Gaur egun, web 2.0 izugarrizko eragina izan du bai gure ingurune hurbilean, bai hezkuntzan. Eskolan adibidez, edozein ume erabiltzen du web 2.0, edo erabiltzen ikasiko du, guztiz beharrezkoa delako.Gainera,ikastetxetan ikasleek informatika ordua dute, bere funtzionamendua nolakoa den ikus dezaten, eta etorkizun batean ondo baino hobeto erabil dezaten.

viernes, 8 de octubre de 2010

Bideoa + Erlojua


Hurrengo bideoan, bakearen astea ikus dezakegu! Bakea hezkuntza egiteko beste modu bat da. Eta nire ustez guztiz beharrezkoa!
Eskolapios ikastetxean egindako bakearen aldeko manifestazioa da, umeek oso modu aktiboan parte hartuz.

TXALO BAT BAKEAREN ALDE!Bakea hezkuntzaren bidez.

jueves, 7 de octubre de 2010

Bideoen sarrera

Bideo bat nola sartu dezakegun ikusi dugu. Oso erraza da.
Honango bideo honetan, umeek ordenagailuak nola erabiltzen dituzte ikus dezakegu.

Lehengo sarrera

Gaur nire lehenengo blog-a sortu dut.
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berrien inguruan hitz egiteko sortua izan da.
ESPERO DUT ZUEN GUSTOKOA IZATEA!!